Txirrindulariz bete zen Durango eskolen topaketarekin

Irati Otadui 2025ko mai. 5a, 08:00

Bizkaiko ia 300 haurrek hartu zuten parte.

Maiatzaren 1ean Duranguesa Txirrindulari Elkarteak eta Durangaldeko Bizikleta Eskolak eskola topaketa antolatu zuten Durangon. Bizkaiko ia 300 haurrek hartu zuten parte. "Durangoko erdigunea ilusioz, ahaleginez eta laguntasunez beteriko txirrindulari zirkuitua bihurtu genuen", adierazi dute antolatzaileek.

Ikasleen egutegian finkatutako hitzordu honek gaztetxoei bizikletaz gozatuz esperientzia berezi bat bizitzeko aukera eskaini zien, familiek eta zaleek lagunduta. Antolatzaileek boluntarioen eta partehartzaile diren kluben inplikazioa azpimarratu dute. Baita, tokiko erakundeen babesa ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!