Durangoko Uztai taldeko gimnastek urrezko domina irabazi dute amateurren Bizkaiko txapelketan

Irati Otadui 2025ko mai. 5a, 12:23

Hurrengo hitzordua Euskadiko txapelketa izango da, Durangon

Joan zen domekan amateur mailako Bizkaiko txapelketa lehiatu zuten Bermeon.  Bertan, Durangoko Uztai taldea izan zen onena gimnasta hauekin: Haizea Mosteiro, Izaro Oñate, Jone Olasolo, Libe Kortabarria eta Julene Perezek osatzen dute. "Oso pozik daude lortutako urrezko dominarekin", adierazi dute Uztaiko kideek.

Hurrengo hitzordua Euskadiko amateur txapelketa izango da, gazte eta senior mailetan. Durangon egingo dute maiatzaren 25ean eta 31an. Hitzordu biak 10:00etan hasiko dira. Taldetik adierazi dutenez, podiumera igotzen saiatuko dira berriz ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!