112 toneladagaz Euskal Karabana Solidarioa Durangotik abiatu da

Anboto 2025ko mai. 3a, 21:43

Gaur goizeko 10:00etan irten da Euskal Karabana Solidarioa Durangotik Saharara. 

Durangoko Udalari eta Euskal Karabana Solidarioan parte hartu duten erakunde eta herritar guztiei eskerrak emanda abiatu da akrabana solidarioa Durangotik Saharara. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, guztira 112 tonelada batu dituzte: arroza, azukrea, pasta, kontserbak...

Bestalde, gaur goizeko ekitaldian herri sahararra azken 50 urteotan bizitzen dabilen injustizia salatu gura izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!