'Ikusi Makusi - Beittu' erakusketako lanetan teknika eta hizkuntza plastiko desberdinak ikus daitezkeela azaldu dute antolatzaileek. "Parte hartzaileek, Beittu Art Factoryko ikasleek, inguruaren interpretazioa islatezn dute, inguruaren begirada pertsonal eta sortzailea eskainiz. Erakusketaren atal oso berezi bat ikasle gazteenek egindako lanei buruzkoa da, eta gainera, bi kategoriatan banatutako lehiaketa batean parte hartzen dute: 6-10 urte bitartekoak eta 11-16 urte bitartekoak. Bisitariek obra gogokoenen alde bozkatu ahalko dute", gaineratu dute.
Erakusketa maiatzaren 11ra bitartean egongo da ikusgai, astelehenetik barikura bitartean 18:00-20:00 ordutegian; zapatu eta domekan, 10:00-14:00 eta 18:00-20:00 bitartean ikusi ahalko da.
Beittu Art Factory Durangoko esparru artistikoan ibilbide sendoa duen proiektua da. 2001 eta 2007 artean arte galeria gisa funtzionatu zuen, 2016az geroztik, baina, artisten laguntza artistikora, prestakuntzara eta bultzada sortzailera bideratu du bere jarduna.