Azken urteetan Durangoko Euskal Jaien barruan egin izan den bezala, aurten ere Durango Jai Alai elkarteak (DUJA), Euskal Jaiak Zesta Punta txapelketaren XXI. edizioa antolatu du.
Kanporaketa guztiak maiatzaren 25ean eta 26an, eta, ekainaren 1ean eta 2an jokatuko dira, 18:00etan hasita. Finalak ekainaren 8ko zapatuan izango dira, 18:00etan.
Amateur mailako txapelketa da. Euskal Herriko hainbat zesta punta elkartetako 44 pilotari onenetarikoek parte hartuko dute. Mutiletan 14 bikote ariko dira eta nesken 8 bikote.
Txapelketa kanporaketa formatuan jokatuko da eta mutilen kasuan aurre-fase bat egongo da 16 eta 20 urte bitarteko mutilez osatua, hauek final laurdenetako bi plaza lehiatuko dituzte, bertan maila goreneko 6 bikote izango dituzte itxaroten.
Ekitaldiak musikaz girotua egongo dira eta irabazleen artean 800 euroko diru sariak egongo dira. "Parte hartzen duten puntisten kalitatea eta ekitaldiaren inguruko prestakuntza zaindua direla eta, giro handia espero da", azaldu dute DUJAko kideek ohar batean.
Pilota maratoia
Ohiko Zesta txapelketarekin batera, beste urte batzutan egin den bezala, euskal pilotako
hainbat modalitatetako maratoia ere jokatuko da maiatzaren 31n, ekainaren 1ean eta ekainaren 7an. Partiduok zesta punta partiduen aurretik jokatuko dira egun hauetan.
Informazio gehiago jaso nahi dutenek durango.jaialai@gmail.com helbidera idatz dezakete.