Alpino Tabira mendi klubak nerabeak mendira eta naturara gerturatzeko ekimenak antolatzen jarraitzen du. Hurrengo asteburu pasa maiatzaren 10ean eta 11n egingo dute, Kantabrian. 12 eta 17 urte arteko gazteei bideratutako ekimena da.
Maiatzaren 10ean, zapatuan, Las Chorreras izeneko arroilaren jaitsiera egingo dute. Jarduera bukatu ondoren, Valle kobazuloko parke paleolitikora hurbilduko dira bertan bazkaltzeko.
Domekan, Ramales de la Victoria herrira joan eta bertan via ferrrata egingo dute. Bazkal ostean Durangora itzuliko dira.