Durango Kirolakek jarduera anitzeko zerbitzua handitu du, eta herritarrek kirol jarduera batean baino gehiagotan parte hartzeko aukera areagotu. Udal iturriek azaldu dutenez, "aldaketa nabarmenetako bat Body Weight jarduerako kupoen gehikuntza" izan da: "Eskaera handiari erantzuteko, orain plaza gehiago egongo dira eskuragarri, eta pertsona gehiagok parte hartu ahal izango dute. Spinbike ikastaroei dagokienez, ordutegi gehiago ezarriko dira saio birtualen bidez". Horrez gainera, maiatzetik aurrera, Aquagym eta Aquabike bezalako uretako jardueren erabiltzaileek Trainingym aplikazioaren bidez erreserbatu ahal izango dute lekua.