Durangoko Alde Zaharrean zuntz optikoa zabaltzeko azpiegitura-lanak amaitu dituzte

Anboto 2025ko api. 30a, 09:33

Azpiegitura sortu berria baimendutako edozein operadorek erabili ahalko du, eta herritarrek abiadura handiko internet zerbitzura lotu ahalko dute. Alde Zaharreko bizilagunen konexioa "nabarmen" hobetuko dela azpimarratu du udalak. 

Durangoko Udalak amaitu egin ditu udalerriko Alde Zaharrean zuntz optikoa zabaldu ahal izateko azpiegitura-lanak. Lanak Andra Marin, Goienkalean, Kanpatorrostetan, Barrenkalean, Santa Ana plazan, Santanosten, Kalebarrian eta San Martinpe atarian egin dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiko ondare zerbitzuak ezarritako irizpideak beteta, hau da, monumentu-multzo izendatutako inguruetan esku hartzea eskatzen den modura. Udalak 48.264 euroko inbertsioa egin du. Era berean, udal iturriek Bizkaiko Foru Aldundiagaz izandako lankidetza eskertu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!