[BIDEOA] 'Faisaien irla' pelikularen emanaldi berezia egingo dute Durangoko Zugazan

Anboto 2025ko api. 29a, 12:38

Aste honetan estreinatu da Euskal Herri osoko aretoetan Faisaien irla filma. Eguaztenean, hilak 30, emanaldi berezia eskainiko dute Durangoko Zugaza aretoan; Asier Urbieta zuzendari eta gidoilariak eta Sambou Diaby protagonistak parte hartuko dute solasaldian. Emanaldia 19:00etan izango da, eta pelikula ikusi ostean egingo dute solasaldia. 

Bidasoako muga zeharkatzen duten migratzaileen auzia jarri du ardatz Asier Urbieta zinemagilea Faisaien Irla bere lehen film luzean. Hainbat jaialditatik igaro ostean, Euskal Herri osoko zinema aretoetara iritsi da asteburuan euskarazko filma. Sambou Diaby eta Jone Laspiur aktoreak dira protagonistak. Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea aktoreek parte hartu dute pelikulan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!