2025eko Durango Sariak jakiarazi ditu Durangoko Udalak. "Hainbat arlotan eta modu aktiboan Durangoren bizitza eta bertako balio komunitarioak aberasten laguntzen duten herritarren lana" aitortu gura duten sariak herritarren parte hartzeagaz erabaki dituzte.
Hartara, oraingo honetan, kirol arloan egindako lana aitortu diote Helena Barrenetxeari, eta, Durangaldeko Artista Elkarteari kultur esparruan egindakoa. Herria Auzo elkarteak gizarte mailan egindako lana saritu dute, eta, Durangoko Azokak eta Tabirako Saskibaloi Taldeak, hurrenez hurren, euskararen eta berdintasunaren sustapenean egindako lana goratu dute. Durango Sari Berezia eman diote Asun Lopezi. Urrike liburudendako arduradunak, 306 boto jaso ditu, "tokiko kulturagaz duen konpromisoa aitortuz", udal arduradunek jakitera eman dutenez.
Sari banaketarako ekitaldia maiatzaren 8an egingo da, ohar batean jakitera eman dutenez. San Agustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita. Apirilaren 30etik aurrera jaso daitezke ekitaldirako gonbidapenak, Arte eta Historia Museoan.