Bihar Durangon ospatuko den Dantzaren XV. Egunean 600 dantzari inguruk parte hartuko dute

Anboto 2025ko api. 25a, 08:16

Artxiboko irudia

Bihar, apirilak 26, Dantzaren XV. Eguna ospatuko dute Durangon. L´atelier dantza eskolak antolatuko du, udalaren laguntzagaz batera. 600 dantzari inguruk parte hartuko dute, eta iaz bezala, 3.000 lagun inguru batzea aurreikusten dute.

DANTZAREN XV. EGUNA

  • 10:00etan, haurrentzako tailerrak. 
  • 11:30ean, balleteko lehen emanaldiak. 
  • 12:30ean, balleteko barra. 
  • 14:00etan, bazkaria, Kore Dantza Elkarteari zuzendutako diru bilketagaz. 
  • 15:30ean, bingoa. 
  • 16:00etan, dantza moderno, urbano eta garaikideko emanaldiak. 
  • 17:30ean, zozketa.
  • 18:30ean, dantza emanaldiak. 
  • 20:00etan, batxata tailerra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!