[EGITARAUA]: Auto klasikoak, azokak eta ikuskizun ugari Maiatzaren 1eko jaietan

Anboto 2025ko api. 22a, 10:30

Herria auzo elkarteak ekitaldi ugari antolatu ditu Maiatzaren 1eko jaiak ospatzeko. 

Urtero legez, Herria auzo elkarteak antolatuta, Maiatzaren 1eko jaiak ospatuko dituzte Durangoko Askatasun Etorbidearen eta Alluitz kalearen artean. Ekitaldirik azpimarragarrietako bat auto klasikoen erakusketa izango da. Aurten, nobedade modura, ibilgailu klasikoek 35 urte baino gehiagoko antzinatasuna izan beharko dute, hau da, 1990 baino lehenagokoak izan beharko dute. "Auto parte-hartzaile kopuruari erreparatu barik, kalitatea lehenetsiko dugu aurten," esan dute antolatzaileek. "Autoak 10:00-11:00 bitartean egongo dira ikusgai, eta horren ondoren, 30 bat kilometroko ibilbidea egingo dugu Goiuria, Garai, Miota, Elorrio, Axpe eta Durango zeharkatuta. Azkenik, sari banaketa eta luntxa egongo dira. Aurreikuspenen arabera, ekitaldia 14:00ak aldera amaituko da", zehaztu dute. Lau sari izango dituzte jokoan: autorik zaharrenaren saria, motorrik zaharrenaren saria, parte hartzaileen botoekin erabakitako saria eta urrutierendik datorrenaren saria. "Batzuetan, Hernanitik ekarritako autoak izan ditugu erakusgai. Aurten, badirudi urrutiagotik ere etorriko direla", azaldu dute antolatzaileek.

EGITARAUA

Maiatzaren 1a

10:00 Kalejira Jaizaleko txistulariekin.

11:00 Bizikleta buelta 11 urtetik beherakoentzat (euria bada, bertan behera geratuko da ekintza)

11:00 Bigarren eskuko azoka (parte hartzaileek egunean bertan agertu beharko dute azokara, beharrezko gauzekin. Azoka Katazka eta Mugarra tabernen arteko parkean egingo da)

11:00 Artisautza azoka (Artea soinean, Kenika jewels, Gorakat, Artizar, Marapilo, Joyas Julio, Timba pirata, Amuki moda, Birak orbita, Zurak artisau lanak, Norte Jewellery, Bitxik Kool, Mi casita de muerdago, Leku maitea, Lupuek eta Torontile)

12:00 Kriskitin dantza taldearen emanaldia

13:00 Bertso saioa:

  • Nerea Ibarzabal
  • Iruri Altzerreka
  • Ixone Asategi
  • Gai jartzailea: Unai Iturriaga

16:30 Tute txapelketa

17:30 Umeentzako ikuskizuna: Organik!

18:30 Txokolatada

19:00 Igel txapelketa

20:30 Kontzertua: Golden covers

Maiatzaren 3a

10:00 Ibilgailu klasikoen VI. kontzentrazioa

18:00 DJ Marito umeentzako ikuskizuna

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!