Emozioz betetako arratsaldea bizi izan zen atzo Tabiran. Tabirako Baqué saskibaloi taldeko bi jokalari historikok, Gorane Urianek eta Leire Intxaustik, azkenekoz jokatu dute zaleen aurrean eta klubak omenaldi beroa egin die euren ibilbide oparoaren aitortzan. Partiduaren amaieran, lore sorta bana eman diete, eta Tabiran bildutako zaleek txalo zaparrada hunkigarriz agurtu dituzte.
Urte askoan taldeko erreferente nagusietakoak izan dira bi jokalariak eta taldeko lorpenetan zeresan handia izan dute. Adibide moduan, klubaren historiako parte da 2016an, Lehen Nazional Mailako lauko finalean, Leire Intxaustik lehen luzapeneko azken segundoan sartutako saskiratzea. Saskiratze horri esker luzapenera bidali zuen partidua eta azkenean Tabirako Baque geratu zen txapeldun.
(Argazkiak: Luis Iturrioz)