Sanfaustoetan txosna jartzeko eskaria egiteko epea zabaldu dute

Anboto 2025ko api. 12a, 10:00

Txosna jarri gura duten elkarteek apirilaren 30era bitartean egin dezakete hasierako eskaria, udaleko egoitza elektronikoaren bitartez. Ondoren, dokumentazioa osatzeko aukera izango dute,
irailaren 15era arte.

Durangoko San Fausto jaietan txosna jarri gura duten elkarteek hasierako eskaria egiteko aukera dute, apirilaren 30era bitartean. Horretarako ziurtagiri digitala beharko dute. Ondoren, dokumentazioa osatzeko aukera izango dute, irailaren 15era arte.

Prozesuarekin lotutako jakinarazpen guztiak egoitza elektronikoaren bidez egingo dira, beraz, posta elektroniko baliozko bat eman beharko da harremanetarako. Horrela eman dute jakitera udal arduradunek. Informazio gehiago: www.durango.eus 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!