Egun osoko egitarauagaz ospatuko dute Dantzaren Nazioarteko Eguna

Anboto 2025ko api. 10a, 13:38

Apirilaren 26an, Dantzaren XV. Eguna ospatuko dute Durangon. L´atelier dantza eskolak antolatuko du, udalaren laguntzagaz batera. 600 dantzari inguruk parte hartuko dute, eta iaz bezala, 3.000 lagun inguru batzea aurreikusten dute. Irailean 20 urte bete ditu L´atelier dantza eskolak, eta pozik dagoela azaldu du Oiane Azkonizaga L´atelierreko zuzendariak. "Hazten ari gara, bai dantza eskolako familia, baita Dantzaren Eguna bera ere". Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak ere, Dantza Eguna Durangon errotua dagoela nabarmendu du. "Dantzaren Egunaren egitaraua, egiten duten lanaren erakuslea da". 

DANTZAREN XV. EGUNA

  • 10:00etan, haurrentzako tailerrak. 
  • 11:30ean, balleteko lehen emanaldiak. 
  • 12:30ean, balleteko barra. 
  • 14:00etan, bazkaria, Kore Dantza Elkarteari zuzendutako diru bilketagaz. 
  • 15:30ean, bingoa. 
  • 16:00etan, dantza moderno, urbano eta garaikideko emanaldiak. 
  • 17:30ean, zozketa.
  • 18:30ean, dantza emanaldiak. 
  • 20:00etan, batxata tailerra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!