Durangoko ongizate politikak, Eusko Jaurlaritzaren 'Osasuna eta Udalerriak' foroan

Anboto 2025ko api. 9a, 15:55

Mireia Elkoroiribe alkatea Bilboko Euskalduna jauregiko ekitaldian izan da gaur, Durangon ongizatea sustatzea helburu duten proiektuak aurkezten.

Alkateak Mobidurango, psikobonuen programa, gaitasun guztientzako pertsonentzat egokitutako kirola sustatzeko programa eta Edonola, linfoma dutenenentzako egitasmoa, aurkeztu ditu foroan. "Durangoko Udalak herritarren ongizate integralarekin konprometituta jarraitzen du, adin, baldintza fisiko edo egoera pertsonal guztietako pertsonek bizi kalitatea hobetzeko programetara eta baliabideetara sarbidea izan dezaten bermatuz", adierazi du alkateak. "Mobidurango, Psikobonuak, desgaitasuna duten pertsonen kirol inklusioari buruzko azterlana eta Edonola proiektua bezalako ekimenak adibide argiak dira, nola lan egiten dugun egunero guztiontzako komunitate osasungarriagoa, inklusiboagoa eta irisgarriagoa sortzeko”, gaineratu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!