Zapatuan, autopistako bidesariaren kontrako mobliazioa egin zuten Durangoko kaleetan. Bidesaria "lapurreta" dela adieazi zuten manifestazioaren deitzaileek, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu zioten ordainsaria kentzea: "Herritarrek ez dute daudenak baino zerga gehiago ordaindu beharrik bidesari gisa. Duela mende erdi baino gehiagotik kobratzen ari zaigun bidesari hori, ezartzen dabiltzan gero eta zerga gehiagoren antzera, benetako lapurretatzat jotzen dugu; izan ere, bidesariak 800 milioi euro baino gehiago uzten ditu Foru Aldundiaren diru-kutxan, Bizkaiko automobil-parkearen gastuak kontuan hartuta. Ulertzen dugu gure ordezkariak ez daudela negozioak egiteko, zergak ondo kudeatzeko baizik", adiaerazi zuten.
Era berean, N-634 errepidearen egoera kritikatu zuten: "AP-8 autopistaren errepide alternatiboa da, goia jota dagoena, eta autopista bera baino kutsagarriagoa dena. Gainera, errepide orokor horrek ez du ibilgailuen eta txirrindularien segurtasuna bermatzen", gaineratu zuten.