Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak bultzatutako ekimen honek 9 eta 14 urte bitarteko musika ikasleak batzen ditu. Ohar batean azaldutakoaren arabera, Durangoko Udalak bi mugarri nabarmendu gura izan ditu. Alde batetik, bi urteko epean (2019/2020 ikasturtetik eskaintzen dira tronboi ikasketak kontserbatorioan) topaketetan bi tronboi ikasle durangarrek EOI Txikiaren topaketan parte hartzea lortu dutela, eta bestetik, biolontxelo ikaslea den Amaia Sanzi lidergotza laguntzailearen postua esleitzea.
EIO Txikiaren entsegu topaketa ekainaren 21etik 27ra egingo dute, eta Mirari Etxebarria izango da zuzendari musikala. Ostean, orkestrak hiru edo lau kontzertu eskainiko ditu.