Durangoko zaintza-beharrizanei buruzko diagnostikoa aurkeztuko dute eguaztenean

Anboto 2025ko api. 4a, 11:25

Jardunaldia Elkartegian egingo dute, 18:00etan.

Durangoko Berdintasun arloak herriko zaintza-beharrizanak aztertzeko diagnostikoa egin du, eta azterlan horren ondorioak aurkeztuko ditu datorren eguaztenean, hilak 9, Elkartegian. Aurkezpena 18:00etan egingo dute. Diagnostikoan zaintza-sisteman dauden erronka nagusiak jaso dituzte, baita herritarren nahiak eta proposamenak ere. Horrekin guztiarekin, udalerrian indarrean dauden baliabideen gida kaleratuko dutela aurreratu du udalak.

Udalak 2024ko irailean ekin zion diagnostikoa egiteari, zaintza lanetan diharduten profesionalei eta ez-profesionalei egindako elkarrizketekin. Ordutik aurtengo martxora arte ibili dira lanean, kalean inkestak egiten, herritarren iritziak jasotzen eta elkarte feministekin lankidetzan. Udalak sistema justuago eta orekatuago baten aldeko apustua egin duela adierazi du, eta azaldu duenez, laguntza eskaini die zaintza-lanetan dabiltzan herritarrei eta zaintzak jasotzen dituztenei.

Informazio gehiago gura duenak udaleko helbide elektroniko honetara jo dezake informazio eske: g.calle@murgibe.com 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!