[ARGAZKI GALERIA]: Martxoaren 31ko oroimen ekitaldi instituzionala, iruditan

Anboto 2025ko mar. 31a, 16:28

Gaur, Martxoak 31, Durangoko Udalak oroimen ekitaldi instituzionala egin du Ezkurdin, 1937ko egun hartako bonbardaketa gogoratzeko. Eraso hartatik 88 urte bete direnean, udalak omenaldia egin die hildako 213 herritarrei eta egun hartako izugarrikeria jasan zuten biktima guztiei. 

Lehenik eta behin lore-eskaintza egin dute Durangoko hilerrian, biktimen oroimenez, eta, ondoren, oroimen-pebeteroa isiotu dute Andra Mariko elizpean. Mireia Elkoroiribe alkateak memoria bizirik mantentzearen garrantzia azpimarratu du: “88 urte igaro badira ere, martxoaren 31k presente jarraitzen du durangar guztien memorian. Ez dugu ahaztu nahi gertatutakoa, gogoratuz bakarrik berma dezakegulako berriro ez gertatzea. Gure betebeharra da historia hori belaunaldi berriei helaraztea”, azaldu du alkateak. 

19:30ean bonbardaketako biktimak omentzeko eta gogoratzeko ekitaldia egingo dute Gerediagak eta Kriskitinek, Andra Mariko elizpean. Bertan, Jon Irabazabal omenduko dute, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!