Durangoko Udalak zuhurtziazko mezua kaleratu du, eta herritarrei eskatu die "beren ardurapeko adingabeekin jarrera arduratsua" izateko eta "adi" egoteko. Kontua joan zen eguenetik dator, Tronperri kalean gertaturikoaren harira. Udal iturriek jakinarazi dutenez, egun hartako "arratsaldeko 19:45 inguruan, 43 urte inguruko emakume batek adingabe bati auto batean sartzeko gonbita egin zion behin eta berriz". Azkenean, proposamena etengabe egin ziola eta, neskatoak handik alde egin zuela jakinarazi dute udal iturriek. Era berean, adinbakoaren legezko tutoreak salaketa ipini du Durangoko udaltzaingoan, eta Ertzaintzari eskatu dio gertakaria ikertzeko.
Polizia-egitura biek elkarlanean dihartutela jakinarazi du udalak, eta zaintza-lanak areagotu dituzte umeak ibiltzen diren udalerriko inguruetan. Udalak lasaitasunerako deia egin du, eta gogorarazi du elkarlana eta arreta funtsezkoak direla adinbakoen segurtasuna hobetzeko.