Durangoko Udalak kale berria zabaldu du San Fausto aldean: Ramon Rubial kalea. Espazio hori auzoko urbanizazio eremuaren parte da, promotore pribatuek finantzatua, eta lanak amaituta, udalak jaso duena. Kaleak 3,5 metro zabaleko oinezkoentzako espaloia dauka, baita 17 autorentzako aparkalekua ere. Mireia Elkoroiribe alkateak eta Sara Oceja hirigintza zinegotziak azaldu dutenez, kale berriak "etengabe gazten dabilen udalerriarentzako beharrei" erantzuten die: "Ingurunea hobetzeaz gain, inguruko etxebizitzen eraikuntza sustatzea da helburua. Lanean jarraitzen dugu Durangok aurrera egin dezan, non bizi-kalitateak eta garapenek elkarrekin bat egingo duten, gune publiko eta zerbitzu guztiak durangar guztien ongizate eta gozamenarentzako izango direla bermatuz", azaldu dute arduradun politiko biek.