[ARGAZKI GALERIA] Lehengo eta oraingo ikasleak batu dira Maristak ikastetxearen 120. urteurrenean

Anboto 2025ko mar. 23a, 17:53

Maristak ikastetxeak bere 120. urteurrena ospatzeko ekitaldi sorta antolatu du ikasturte honetan. Zapatuan, jendaurreko ekitaldi publikoa egin dute ikasle beteranoen eta gaur egungo ikasleen arteko harremana indartzeko.

Ekitaldian Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun nagusiak eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak ere parte hartu dute. Ikasle beteranoen eta gaur egungo ikasleen solasaldiez gainera, sari banaketa, argazki saioa eta luntxa ere egon ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!