Auto berriek 1.300 zentimetro kubikoko gasolina motorra izango dute, eta 12 voltio edo gehiagoko Mild Hybrid sistema elektrikoa. Ibilgailuen zaldi potentzia 130ekoa izango da. Udal iturriek azaldu dutenez, ibilgailuen parkea "Udaltzaingoaren beharrizan operatiboetara egokitu" dute, "larrialdietako esku-hartzea eta atxilotuen lekualdaketa errazten duten komunikazio-sistema aurreratuak eta segurtasun-gailuak barne". Udalak renting kontratu bidez eskuratu ditu ibilgailuok, 48 hilabeteko iraupenarekin, 210.000 euroko aurrekontuarekin.