Biren, Loida, Marga Pocoví eta Biel Tous eta Naz taldeak garaile abesti feministen lehiaketan

Anboto 2025ko mar. 20a, 16:18

Ekitaldia eta sari banaketa zapatuan egin zituzten.

Bakarlarien kategoriako 30 urtetik beherakoentzako abesti onenaren saria Biren taldeak irabazi zuen, Pompeya abestiagaz (600 euro). 30 urtetik gorakoentzakoa (500€) Marga Pocoví eta Biel Tous artistak eskuratu zuen, Aquí estoy yo abestiarekin. Taldeen kategorian, 30 urtetik beherakoentzako abesti onenaren saria irabazi zuen Naz taldeak, Besterik ez abestiagaz (600€). Kategoria horretako 30 urtetik gorakoen saria (500€) Loida taldearentzat izan zen El Club de las Flipadas abestiagatik. Era berean, Durangoko Udalak aitortza egin zien gainerako partaideei. Guztien inplikazioa eskertu eta egitasmoaren arrakasta goraipatu du: "Musika mezu indartsu baten eramaile izateaz gain, berdintasunarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoa sendotzen duen trestresna bihurtzen da. Musikak, beste behin ere, gizartea eraldatzeko tresna boteretsua izaten jarraitzen du", azaldu du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!