Kontseilu Sozialistak Israelen azken erasoak salatuko ditu barikuan

Anboto 2025ko mar. 19a, 17:54

Iazko urrian, Kontseilu Sozialistak Durangon egindako elkarretaratzea.

Martxoaren 21ean Durangoko udal plazan batuko dira "estatu sionistaren izaera genozida salatzeko eta palestinarren alde kaleak hartzeko". Elkarretaratzea 19:00etan izango da.

Durangaldeko Kontseilu Sozialistak Israelek Palestinaren aurka egindako azken erasoak salatuko ditu bariku honetan. Izan ere, Tel Aviveko gobernuak Hamasekin hitzartutako su-etena apurtu zuen atzo, eta azken orduetan eraso ugari egin ditu herritar palestinarren kontra. Palestinako osasun sailak zabaldutako informazioaren arabera, gutxienez 400 herritar dira erasoetan hildakoak, eta horietatik 180 umeak dira. Israelek hitzarmena lotu eta hilabete bira apurtu du su-etena. Bertako gobernuak argudiatu du erasook Ameriketako Estatu Batuen oniritziarekin egin dituela, Hamasek bahituak askatzeari "uko" egin diola iritzita. 

Kontseilu Sozialistak gertaturiko guztiak salatu, eta Israel seinalatuko du haren "izaera genozida" salatzeko eta "palestinarren alde kaleak hartzeko". Elkarretaratzea 19:00etan egingo dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!