Otsailaren 14an Bilboko Kontserbatorioan egin zuten bi urtean behin egiten den ekitaldia. Talde irabazlea Naroa Igarza, Ane Arnela, Irene Goiri, Uxue Zabala, Maite Molina (pianoa) eta Aitziber Elizaran (biolontxeloa) musikariek osatzen dute, eta Alfredo Sanz irakasleak zuzentzen du. Topaketak 120 txirularitik gora batu zituen, eta bi ekitaldi nagusi izan zituen: alde batetik, 15 musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleek Arriaga, ETS eta Carlinhos Brownen lanak interpretatu zituzten; lehiaketan ostera, Bilboko, Gasteizko eta Durangoko Kontserbatorio Profesionaletako taldeek parte hartu zuten.