Udaleku artistikoak gurasoen eskakizun bati erantzuteko antolatuko dira Jesica Ruiz Gazteria zinegotziaren arabera. "Irailean, gurasoak lanera itzulita zail dute familiek kontziliatzeko, eta horretan konponbide izatea gura du proposamenak", azaldu du gaur goizean egindako prentsaurrekoan. "Horrez gainera, udalerriko haur eta gazteei ikaskuntza, bizikidetza eta sormena sustatzen dituen aisialdi hezigarriko guneak eskaintzeko apustuagaz jarraitzen dugu", gehitu du Ruizek. Udalbatzan onartu eta BAOn argitaratu beharko da prezio publikoa, baina 60 euro ingurukoa izatea aurreikusten dela aurreratu du zinegotziak. Irailaren 1etik 5era izango dira udaleku horiek.
Urteroko Txiki Txokoa (3-5 urte), Hiri Kanpamendua (6-10 urte), Abentura (11-14 urte) eta Ingelesez Olgetan (7-14 urte) programak bi hamabostalditan antolatuko dira, ekainaren 23tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 18ra. Guztira, 528 plaza eskainiko dira, eta zozketa bidez esleituko dira. Gainera, uztailaren 21etik abuztuaren 1era Kirol Udalekuak (7 eta 14 urte bitartekoentzako) eskainiko dira. "Hirugarren biderra da kirol udalekuak eskaintzen dituguna, eta oso pozik gaude duten harreragaz", azaldu du Ander Alvarez teknikariak.
Izena emateko epea martxoaren 24tik 31ra bitartean egongo da zabalik. Intxaurrondo Gaztegunean, eta udalaren webgunean eman ahalko da izena.