[ARGAZKI GALERIA]: Elaia Gogenola eta Oaia Otaño Euskotren Winter Serieseko finalean

Anboto 2025ko mar. 18a, 09:24

Euskotren Winter Serieseko finala martxoaren 24an jokatuko da. 

Elaia Gogenola berriatuarra eta Oaia Otaño mutrikuarra Euskotren Winter Serieseko finalera sailkatu dira, partidu borrokatu baten ostean. Finala datorren astelehenean izango da. Elaia Gogenolak eta Oaia Otañok Helena Barrenetxea eta Arai Lejardiren kontra jokatuko dute. 

Gizonezkoetan banakako seriesean garaipena eskuratu zuen Johan Sorozabalek eta finalera sailkatu da. Beste sailkatua Xabi Barandika den arren, ez da ziurra honek jokatuko duen. Barandikak eskuin belaunean min hartu zuen eta erresonantziaren zain dago. Barandikak jokatu ezin badu Erkiagak jokatu du honen ordez. 

Argazkiak: Eraman

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!