Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 24ra arte dago zabalik. Proposamenak modu formalean aurkeztu behar dira Durangoko Udalean, HAZ Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez, edo udalaren egoitza elektronikoaren bitartez.
Hautagaiak kategoria hauetan aurkez daitezke:
- Kirol arloa
- Kultura arloa
- Gizarte-eremua
- Euskararen sustapena
- Genero berdintasunaren sustapena
- Sari berezia, herri-bozketa bidez hautatua
Jesica Ruiz alkateordea izango da Durango Sariak ekitaldiko epaimahaiburu, eta harekin batera esku hartuko dute Juanan Bueno, Nagore Lozano, Ane Abanzabalegi, Carlos Garcia, Jorge Varela, Arantxa Barrenetxea, Paule Sanchez eta Iker Txertudi zinegotziek. Era berean, herritarren arloko teknikariak, Ander Alvarezek, esku hartuko du.