Gazteentzako eskalada eta rapel eguna antolatu du Alpino-Tabirak

Anboto 2025ko mar. 12a, 10:46

Eskalada eta rapel saio bat. (Argazkia: alpino-tabira.org)

Apirilaren 6an izango da eta izen-ematea hasita dago.

Durangoko Alpino-Tabira mendi taldeak gazteentzako eskalada eta rapel egun bat antolatu du.
Apirilak 6an izango da eta 12-17 urte bitartekoei bideratuta dago.

Atxarte eskalada eskolan egingo dute ekimena. "Han segurtasunez eskalatzen eta rapeletan arituko gara, bakoitza bere mailarekin eta Andoni eta Pumu giden laguntzarekin", adierazi dute mendi taldetik.

Izen ematea abian dago interneten. Aurrez aurre ere egin daiteke martxoaren 20an, 19:00etatik 19:30era. Jarraian beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Plaza kopurua mugatua da: 16 lagun. Bazkideek lehentasuna izango dute; bete ezean, bazkide ez direnek aukera izango dute. Prezioa 20 euro da bazkideentzat eta 50 euro bazkide ez direnentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!