Gimnasia erritmikoan Bizkaiko B Mailako txapelketa hartuko du Landako kiroldegiak zapatuan

Anboto 2025ko mar. 11a, 09:00

Eskolarteko txapelketa izango da.

Gimnasia erritmikoan Bizkaiko B Mailako eskolarteko txapelketa hartuko du Landako kiroldegiak martxoaren 15eko zapatuan. Egun osoko jardunaldia izango da, 10:00etatik 19:00etara. Kimu mailako eta haur-kategoriako umeek erakutsiko dituzte euren saioak. Sarrera doakoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!