Kaletik Gaztetxera dinamikako kideek zehaztu dutenez, "usurpazio delitua egotzita" epaituko dituzte gazteak. "Gure aburuz, udalek euren logikatik kanpora antolatzen diren talde orogaz hartzen dituzte era honetako jarrerak", adierazi dute dinamikako kideek. Era berean, azken asteotan poliziak "hiru gazte identifikatu" dituela azaldu dute, "epaituko dituztenei elkartasuna adierazteko propaganda egitearren". Azkenik, egoera salatzen eta elkar antolatzen jarraituko dutela iragarri dute: "Gure helburu nagusia gazteak antolatzea eta gaztetxearen aldeko borroka indartzen jarraitzea da". Alde horretatik, gazteria deitu dute egitekoak dituzten mobilizazioetan parte hartzera.
Kaletik Gaztetxera dinamikak postetxe zaharra okupatu zuen abenduaren 6an. Handik egun batzuetara, udalak salaketa ipini zuen. Elkarretaratze, karga eta tentsio artean, gazteek irten egin behar izan zuten eraikinetik.