Sonia Oceja durangarrak urrezko lau domina irabazi ditu Master mailako Espainiako atletismo txapelketan

Irati Otadui 2025ko mar. 5a, 09:13

Sonia Oceja podiumean urrezko domina batekin. (Argazkiak: DKT)

Durango Kirol Taldeko bederatzi emakume lehiatu dira txapelketa honetan eta oso emaitza onak lortu dituzte.

Aurreko asteburuan Durangoko Kirol Taldeko bederatzi emakume lehiatu ziren Antequeran (Andaluzian), Master mailako Espainiako pista estaliko txapelketan. 

Bertara joan ziren emakumeek oso emaitza onak lortu zituzten; Valvanera Guridi irabazlea izan zen 60 eta 200 metroetako lasterketetan, berak aurretik zuen Espainiako errekorra hobetuz. Bestalde, Sonia Oceja durangarrak urrezko lau domina lortu zituen altura eta luzera jauzietan eta salto hirukoitzean. Baita Valle Pascual, Nuria Etxegarai eta Eva Sans taldekideekin egindako 4x200 erreleboan ere.

Valle Pascual hirugarrena izan zen 400 metrotan. Maria Catón bigarren geratu zen pentatloian eta hirugarren jauzi hirukoitzean. Parte hartu duten beste emakumeek ere emaitza onak lortu zituzten; Nuria Etxegarai, Maribel De La Calle, Eva Sans, Marta Palaciosek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!