Herriaren Eskubidea "pozik" txintxaun berriekin, baina "kezkatuta" horiei eskainitako diru atalarekin

Anboto 2025ko mar. 4a, 12:45

Talde independentearen arabera, "gobernu-taldeak parke merkeak egin nahi izan ditu, eta ez du gastatu aurrekontu parte-hartzaileetan erabilitako diru guztia". 

Herriaren Eskubidea "pozik" agertu da Ibaizabalko jolas-parke berriagaz, eta udalak Otamotzena eta San Fausto auzoetan ipintzekoak dituen txintxaunegaz. Talde independenteak gogoratu duenez, proiektuen sorburua 2023ko aurrekontu parte hartzaileetan dago. Orduko gobernu taldeak 800.000 euro prestatu zituela azaldu dute, herriko sei gune txintxaunez hornitzeko eta udalerriko beste eremu orokor bat helburu bererako atontzeko. Alabaina, Herriaren Eskubidea ez dago guztiz aseta proiektuen bilakaeragaz. Are gehiago: "kezkatuta" azaldu da proiektuen "azken emaitzarekin". Gobernu taldeak "parke merkeak" egingo dituela arrazoitu du, eta horrenbestez, ez dutela "aurrekontu parte hartzaileetara bideratutako diru guztia gastatuko". 

Erabaki horien eraginez, "parke berriek oso jolas gutxi" dutela dio talde independenteak. Era berean, eraikitako espazioetako batzuk "aurreko legealdian eraikitako beste hainbat baino "nabarmen txikiagoak" direla esan du, hala nola Txibitenakoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!