Durangoko alde zaharrean dagoen Pietateko Ama Birjinaren irudia datozen egunetan itzuliko dute bere lekura

Anboto 2025ko mar. 4a, 10:29

Zapatutik domekarako gauean ezezagunek bere lekutik kendu zuten eta udaltzainek jaso egin zuten. "Irudiak ez zuen kalterik jasan", argitu dute udal iturriek.

Inauteri giroan gertatu da. Zeharkale eta Komentukale arteko horman dagoen Pietateko Ama Birjinaren irudia bere lekutik atera zuten zapatutik domekarako gauean. Udaltzainek abisua jasota bertaratu egin ziren. Irudia kalterik barik zegoela konprobatu eta gero, eraman egin zuten. Udal langileek bere lekura itzuliko dute "hurrengo egunetan", udal iturriek baieztatu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!