Auzoetako proposamenak jasotzeko bilera-saioak hasiko dituzte Durangon

Anboto 2025ko mar. 3a, 13:20

Bileretako bat Otamotzena auzo-etxean egingo dute.

Mireia Elkoroiribe alkatea eta gobernu taldeko kideak Durangoko auzoetara gerturatuko dira, martxoaren 5etik 13ra, proposamenak bertatik bertara jasotzeko helburuz. 

Durangoko Udalak Auzoekin Batera izeneko bilera-saioak egingo ditu datozen egunetan, herriko auzoetako kezkak eta proposamenak modu zuzenean jasotzeko. Topaketa guztiak hasiko dira 18:00etan. Honako hau da udal taldeak antolatu duen egutegia:

  • Tabira: eguaztena, martxoak 5 – Tabira parkea. Eliza aurrean.
  • San Fausto: eguena, martxoak 6 – Kapitanena aurrean.
  • San Roke: barikua, martxoak 7 – Otamotzena parkea. Auzogunearen aurrean.
  • Madalena: martitzena, martxoak 11 – Madalena plaza
  • Landako: eguaztena, martxoak 12 – Ibaizabal parkea.
  • Erdigunea: eguena, martxoak 13 – Udaletxeko plaza.

Topaketak amaituta, udalak jasotako ekarpen guztiak aztertuko dituela iragarri du. Haien bideragarritasuna eta horiek auzoen hobekuntzan izango duten eragina baloratuko dute. Aurrerago, kontuak azaltzeko saioak egingo dituzte, proposamenok udal plangintzan zelan islatuko diren azaltzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!