Dozenaka lagunek parte hartu dute Surrandien kalejiran; goiz eta arratsalde, Durangoko auzoetan ere nabari zen inauteri giroa. Bestalde, Euskaraldiko kideak aurten egingo den ediziorako motorrak berotzen hasi dira. Laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era arte izango da, eta martxoaren 15etik aurrera ariketa sozial erraldoiean parte hartzeko izen ematea zabalduko dela gogoratzeko eskuorriak banatzen aritu dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!