Larrialdi Plana eguneratu dute Durangon

Anboto 2025ko ots. 27a, 11:24

Orain arte indarrean egondako larrialdi plana 2002koa izan da. Plan horrek egungo udal azpiegituretan egondako aldaketak kontuan hartzen ez zituenez, udalak plana eraldatzea erabaki du. 

Plan berrian, udalerriari eragiten dioten arriskuak aztertu eta berrikusi dituzte. Besteak beste, uholdeak, baso eta hiri-suteak, industria-istripuak, merkantzia arriskutsuen garraioa eta giza-kontzentrazio handiko jaiak, Durangoko Azoka eta San Fausto jaiak tarteko. Horrez gainera, larrialdi-mailak ezarri eta prebentzioa lantzeko neurri zehatzak ezarri dituzte, baita larrialdi zerbitzuekin (SOS Deiak, Ertzaintza, suhiltzaileak eta Osakidetza) koordinatzeko kanalak indartu ere. Azkenik, aldiro-aldiro simulazioak eta prestakuntza saioak ere egingo dituztela iragarri du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!