Komentukalean trafikoa moztuko dute gaur, pare bat asterako

Anboto 2025ko ots. 27a, 09:20

Birjinosteko urbanizazio lanak direla eta, trafikoa etengo dute Komentukalean, Kurutziagarako noranzkoan. Mozketak aste bi iraungo ditu.

Denbora tarte horretan, baimendutako ibilgailuek baino ezingo dute sartu eta irten Komentukalearen eta Antso Estegiz zumardiaren arteko bidegurutzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!