Baqueira Bereterako irteera antolatu du Alpino-Tabira taldeak

Irati Otadui 2025ko ots. 25a, 12:47

Alpino-Tabirak egindako eski irteera bateko irudia (Argazkia: alpino-tabira.org)

Martxoaren 7an izango da irteera.

Alpino-Tabira mendi taldeak, datozen asteei begira antolatutako ekintzen berri eman du. Esaterako, martxoaren 7an Baqueira Beretera joango dira. Irteera honetan pista-eskia, zeharkaldiko eskia, iraupen eskia eta abar egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Bazkideek otsailaren 27an dute izena emateko aukera; gainontzekoek martxoaren 4 eta 6an egin dezakete klubaren bulegoko ohiko ordutegian.

Elurra alde batera utzi barik, nerabeek aukera izango dute martxoaren 15 eta 16ko asteburuan beraientzat beren beregi antolatutako eski ikastaro batera joateko. Otsailaren 27an izango da aukera apuntatzeko edo aurretik, Alpinoko web orrian dagoen formularioan.

Martxoaren 29an eta 30ean, berriz, Europar Mendietara asteburu pasa antolatu dute, Tresviso eta Liebana inguruetan.

Mañariko Urkuletako zentrala ezagutzeko aukera

Domeka biri begira gerturagoko proposamenak dituzte. Martxoaren 9an Mañariko Urkuletako zentrala eta bere gaineko karga kamera ikusteko aukera eskainiko dute. Azkenik, martxoaren 16an Bizkaiko Biraren hurrengo etapa egingo dute,  Ereaga eta Muskiz artekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!