Durangoko Wadokan taldea 68 dominarekin itzuli da Toledotik

Irati Otadui 2025ko ots. 25a, 10:20

Arte martzialen taldeak 31 ume eta gazterekin parte hartu du.

Wadokan taldeak Toledoko arte martzialen txapelketan aritu zen joan zen asteburuan eta uzta oparoa eskuratu zuen. Durangoko arte martzialen taldea 68 dominarekin itzuli zen lehiaketatik. "Dominak irabazi  ez ezik ikasgai baliotsuak ikasi genituen: taldeko lana, pertseberantzia..." adierazi dute ohar batean taldekideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!