Kamisetak Andragunean erosi ahal izango dira, astelehenetan eta eguaztenetan, 16:30etatik 18:30etara, eta martitzen eta eguenetan, 11:30etik 13:30era. Kamiseta bakoitza 4 euroan eskuratu ahalko da. Udalak jakinarazi duenez, ingurumena zaintze aldera, aurtengo kamisetak iazko edizioko berdinak izango dira.
Aurtengo Lilakrosa martxoaren 9an egingo da. Ezkurdin hasiko da, eta Andra Marian amaitu. 11:30ean ekingo diote kamisetak saltzeari; lasterketa, 12:00etan abiatuko da. Horrako hori Lilakrosaren hamazortzigarren edizioa izango da.
Durangoko Udalak herritar guztiak deitu ditu ibilbidean parte hartzera zein kamiseta solidarioa erostera.