Andereak elkartearen esanetan, prostituzioa eta pornografia daude emakumeen eta adingabeen aurkako sexu-indarkeria areagotzearen atzean. Hilabete honetako elkarretaratzea, gai hori salatzeko aprobetxatuko dute, hain zuzen ere. "Pornografia eta prostituzioa aisialdirako eredu modura normalizatzeak emakumeen kosifikazioa indartzen ditu emakumeak, gizonezkoen kontsumorako objektu huts gisa bihurtzen baitituzte, borondaterik eta duintasunik gabe", azaldu dute. Bestalde, honako hau ere gaineratu dute: "Deshumanizazio horrek sexu-indarkeria elikatzen eta legitimatzen du, erasotzaileak emakumeak eta haurrak bortxatzeko eskubidearekin sentiarazten ditu, eta esplotazioa eta abusua naturalizatu eta eguneroko bizitzaren parte egiten dituen sistema bat betikotzen du".
Era berean, honako hauek ere salatuko dituzte: Getxoko Europa ikastetxeko irakasle batek 4 urteko 5 neskari ustez egindako sexu-erasoak artxibatu izana, eta Zallako jubilatuen tabernan 18 urteko neska batek bezero batengandik jasandako etenbako abusuak. Andereaken kontzentrazioa hilaren 27an izango da, 18:30ean, Andra Marian.