Ibaizabal auzoko txintxaun berriak erabilgarri daude jada

Anboto 2025ko ots. 24a, 16:07

Durangoko Udalak jolasgune berria atondu du Ibaizabalen, 2-14 urteko umeentzat. Eremuan jolas inklusiboak ipini dituzte: egokitutako kulunka bat, bowl birakari bat eta elkarlanean jolasteko sare bat, besteak beste.

Jolasgunea 155 metro karratu zabal da, eta LED farolak eta paperontzia ditu inguruan. Udalak 63.830 euroko inbertsioa egin du jolasgunean. Bestalde, udal ordezkariek aurreratu dutenez, antzera bateko jolasguneak ipiniko dituzte laster Errotaritxuenan eta San Fauston. Lehenengoan gaur egungoaren antzeko egurrezko zirkuitu bat atonduko dute, 30.371 euroko aurrekontuagaz. Bigarrenean, txintxaunak eta eskaladarako eremua ipiniko dituzte 48.485 euro baliatuta. San Faustoko jolasgunea Kapitanena baserriaren pareko belardian ipiniko duela iragarri du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!