Martxoaren 30era bitartean Mikel Lertxundi artistaren 'Formatik haratago' erakusketa ikusgai egongo da museoan. Erakusketaz gainera, ekintza osagarriak antolatu dituzte artista bizkaitarraren lana sakonago ezagutzeko. Adibidez, otsailaren 27an, 18:00etan, eta martxoaren 22an, 13:00etan bisita gidatuak eskainiko ditu; bi egun horietan, 19:00etan eta 12:00etan, gaztelerazko bisita gidatuak eskainiko ditu. Horrez gainera, Elena Detalleresek 'Volumen, papel y juego' tailerra eskainiko du martxoaren 19an. Esan bezala, martxoaren 13an poesia emanaldi musikatua eskainiko dute Sarrionandiak, Madalenak eta Zarrabeitiak.
Ekitaldietan parte hartzeko, izena eman behar da.