Durangoko Udalak herriko kirol-instalazioei buruzko datuak eman ditu. Azaldu duenez, urtebetean, 2024ko urtarrila eta aurtengoa alderatuta, erabiltzaile kopuruak % 14 egin du gora. Iker Txertudi kirol zinegotziaren berbetan, "datuek argi erakusten dute durangarrek gero eta interes handiagoa dutela" kirolarekiko. Joera hori gimnasioetan, rokodromoan eta gidatutako jardueretan antzematen da "bereziki", zinegotziaren berbetan. Hori dela eta, zerbitzuak eta instalazioak hobetzeko lanean jarraitzeko asmoa agertu du Durangoko Udalak.
Durangoko Udalak honako datu zehatz hauek eman ditu:
- Jarduera zuzenduen parte-hartzea: 1.789 pertsonatik 1.943 pertsonara igo da (+154 pertsona, +%8,61%), talde kopurua 134tik 149ra igo delarik (+15 talde, +%11,19%).
- Lurreko jarduerak: 62 talde eta 1.101 pertsonara igo dira, 2024ko 44 talde eta 903 pertsonekin alderatuta, hau da, +19 talde (+%43,18%) eta +198 pertsona (+%21,93%).
- Uretako jarduerak: 87 talde mantendu dira, baina erabiltzaile kopurua 886 pertsonatik 842ra jaitsi da (-44 pertsona, -%4,97%).
- Fitness gela: 1.493 lagunetik 1.701era igo da asistentzia (+208 pertsona, +%13,93).
- Rokodromoa: 946 pertsonatik 1.136pertsonara igo da (+190 pertsona, +%20,09).
Abonatuei dagokienez, datu hauek kaleratu ditu udalak:
- Familia-abonuak: 739tik 751ra igo dira (+12 abonatu, +%1,62%).
- 65 urtetik gorako abonatuak: 162tik 176ra igo dira (+14 abonatu, +%8,64%).
- Abonuaren onuradunak: 2.069 pertsonatik 1.952ra jaitsi dira (-117 pertsona, -%5,66%).
- Banakako abonuak: 562tik 542ra jaitsi dira (-20 abonatu, -%3,56%).
- Federatutako abonatuak: 2.210etik 3.115era igo dira (+905 federatu, +%40,96%). Kirol-eskolak egonkor mantendu dira (255 pertsona), baita 75 urtetik gorakoen taldean ere (75 pertsona).