Guatemalako emakume maien ordezkaritza, Durangon

Anboto 2025ko ots. 20a, 10:07

Durangoko Udalak Guatemalako Moloj erakundeko hiru ordezkari hartu ditu Medicusmundi Bizkaiarekin duen lankidetza-hitzarmenaren baitan. Bisita hori “Emakume maiek indarkeria obstetrikoa osasun publikoaren arazo gisa politikoki gainditzen” proiektuari lotuta dago. Proiektua Euskal Lankidetzarako Agentziak eta Durangoko Udalak finantzatu dute.

Guatemalako ordezkariak, Varonica Sajbin, Rosa Tomás eta Pualina Ortiz, Jesica Ruiz Garapenerako Lankidetza eta Berdintasun zinegotziak eta Arantza Maiztegi udal teknikariak hartu dituzte. Topaketan, esperientziak partekatu eta 2025eko otsailean argitaratutako “Guatemalako emakume indigenen indarkeria obstetrikoaren egoera” ikerketaren emaitzak aztertu dituzte. Horrez gain, ordezkaritzak Andragunea bisitatu du Nagore Uribe-Etxeberriarekin, Andraguneako dinamizatzailea, eta bertan, Durangoko emakumeentzako erreferentziazko gune honetan egiten diren jarduerak bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!