Euskaraldia 2025

Gaur aurkeztuko dituzte Durangoko Euskaraldia eta hamaikakoa

Anboto 2025ko ots. 20a, 06:00

Durangoko Euskaraldiaren batzordeko kideetako batzuk.

Gaur aurkeztuko ditu Durangoko Euskaraldiak egitasmoari buruzko zehaztasun guztiak. San Agustin kulturgunean izango da ekitaldia, 18:30eatik aurrera. 

Besteak beste, udalerriko hamaikakoa aurkeztuko dute, eta bideo bat erakutsiko dute, ariketa soziologikoaren nondik norakoak gogoratzeko. Izan ere, aurtengoa 4. edizioa izango du egitasmoak; lehenengo biderrez, udaberrian egingo dute, maiatzaren 15etik 25era bitartean, hain zuzen ere. 

Antolatzaileek jakinarazi dute luntxa ere egongo dela, eta herritarrak aurkezpenera joatera gonbidatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!