[ARGAZKI GALERIA] 40 Minutu Rock elkartasun jaialdiak emandakoa iruditan

Anboto 2025ko ots. 18a, 08:42

Landako Guneko hormak euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkartasunez bete ziren zapatuan. 

Zapatuan milaka lagun batu ziren Landako Gunean, 40 Minutu Rock elkartasun jaialdiari babesa emateko. Durangora bertaratu zirenak egun osoko musika eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izan zuten. Antolatzakuntzatik azaldu dutenez, jaialdia "normaltasunez" joan zen, "jarrera desegokiren bat edo beste" kudeatu behar izan bazuten ere. 

Bestalde, elkartasun jaialdiko kideek zapatuan egungo egoeraren berri eman zuten eta "helburu nagusiak bete barik" daudela azpimarratu zuten. "Bidea geratzen da aurretik, eta herriak aurretik duen bide hori nola, norekin eta norantza egingo dugun aldarrikatu dugu", esan dute ohar bidez. 

Horrez gain, 40 Minutu Rock-ek 2026ko edizio bereziari, hamargarrenari, begira jarri behar badu ere, "herriak eguneroko lanetik eta borrokatik egin behar duela bidea", aldarrikatu dute. 

Argazkiak: 40 Minutu Rock (Peio Zamalloa eta Oier Yaniz)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!